martes, 19 de febrero de 2008
sábado, 2 de febrero de 2008
Joan edo etorri
Borobilean eserita bat ezik.Honek borobilaren kanpotik korrika dabilelarik. Taldekide bat ikutzen duenean "joan" edo "etorri" esango dio."etorri" entzutean ikutuak jarraitu egingo du hutsik geratu den lekua bete nahian, "joan" entzutean kontrako zentzuan korrika egingo du hutsik dagoen tokia hartu nahian.
Kanarioa kaiola bila
Bi ikasleek eskuetaik helduta kaiola bat osatuko dute,barruan kanarioa egongo da (ikasle bat).Kanario bat libre geratuko da kaiolarik gabe."ya" esandakoan kaiolak zabaldu egingo dira eta kanarioek kaiola berria bilatu beharko dute
Kipulak atera
Ikasle bat lurrean eseriko da hankak zabalik dituela,bere aurrean bost ikasle gehiago eseriko dira,ahal duten hestuen.Gerritik helduko dira bata besteari indarrez.Beste ikasle batek lerroko lehenengoa eskuetatik helduko du eta bere lagunengatik ateratzen saiatuko da.Lortzen duenean bere atzean jarriko da gerritik helduta eta eserita dauden guztiak banan banan ateratzen saiatuko dira.
Brilet
Bi talde osatuko ditugu,batek zelaiaren erdi bat beteko du eta besteak beste erdia.Erdiko marra ezin delarik pasa beste taldeko kieak baloiaz jotzen saiatuko gara hil daitezen eta kartzera joan daitezen(kartzelak beste taldearen zelaiaren amairako marrak dira).Botea emanez jotzen bagaitu ez da ezer pasako,boterik gabe jotzen bagaituzte aldiz,hil eta kartzelara.Talde guztia hiltzen denean bukatzen da jolasa.
Lau izkinak taldeka
Bost talde egingo ditugu.Karratu bat eginez lau uztai ipiniko ditugu lurrean,erdian bostgarren bat jarriko dugularik.Talde bakoitza uztai baten barruan egongo da.Erdikoek "ya" esandakoan guztiek uztaiz aldatu behar dute,izkinetakoak lortzen saiatuz.Uztaitik uzataira joateko modu desberdinak erabil daitezke:saltoka,oinez,korrika,hanka baten gainean...
Futbola baloirik gabe
Ikasleak bi taldetan bananduko ditugu, kolore desberdinetako petoak erabiliz.Haurrak porteria barruan sartu behar dira gola lortu ahal izateko.gure zelaian lasai ibil gaitezke baina beste taldearen zelaian sartuz gero,norbaitek harraopatu edo ikutzen bagaitu lekuan geldik geratu beharko gara.Gure taldekide batek ikutzen gaituenean salbatu egingo gaitu jolasten jarrai dezakegularik.Gol gehien sartzen duen taldeak irabaziko du.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)